Artxibu hau Euskal Sare Gorriak egindako EUSKAL HERRIA JOURNAL'ko ispulua da.
Ajuria Eneko Paktoa
1988.eko Urtarrillak 12.
Euskadi Normaltzeko eta Pakeratzeko Hitzarmenia
Demokraziazko lehen-hauteskundeak izan zirenetik hona ia hamaika urte igaro ondoren, izuekintza gure artean dirauen agerkaia da. Hori erauzteak, beraz, demokraziazko erakunde eta indar guztien ekintzarako bateango funtsezko helburu izaten jarraitzen du. lzuekintzaren aurkako borroka, gauza guztien gainetik, arrazoiaren arrazoirik ezaren aurkako, bizitzaren heriotzaren aurkako, iareitasunaren larderiaren aurkako borroka da. Ondorioz, bada, Elkarbizitzak zibilizatutako gizartean oinarri dituen etikazko oinarri-irizpideak hori ukatzen dutenen aurka nagusi ateratzeko ahalegina da.
Demokraziazko iareipideak berreskuratu izana eta, zehazki, Gernikako Estatutoa herri-itaunketaren bidez onartu izana, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari orain arte zegoenaz erabat bestelako politikazko egoera ezartzen dioten berebiziko gertaldiak dira.
Ikuspegi honetatik, izenpetzen dugun alderdiok honako honetan akio egin nahi dugu, euskal herriko politika-arazoei, Estatutoaren garakuntzari edo Euskal Autonomia-Elkarteak Nafarroako Foru-Elkartearekjn izango dituen harremanei buruz Hitzarmenean egindako aipamenak ez direla inoiz ere izuekintzaren zuripidetarako, ez eta gogorkeriazko izuekintzari amaiera emateko baldintza, ordain edo trukagai bait liran ere hartu behar, alegia, horrek gure gizartean ez du inolako zuripiderik eta. Euskal alderdiok ETA-ri egiten diogun gaitzespena eta ukoa gure herriarentzako demokraziazko eta pakezko burujabetzaren alde jokatzeak ematen digun legezkotasunetik egiten dugu.
Izan ere, saio luze eta, batzutan zailen ondoren, Euskal Legebiltzarkideen Batzarreko eta Kongresuko Konstituzio-Batzordeko ordezkarien arteko benetako itune izatera iritsi ziren ituneketen emaitza izan zen Gernikako Estatutoa euskaldun gehienen nahiaren biltoki eta euskal gizarteak, historiaren une jakin batean, bere buruari ematen dion lege-uztarria bait da eta, hori, burujabetza ardiesteko eta pakezko elkarbizitza arauzkotzeko; horrela, gizarteko zuduen ugariaren ordezkotza duten alor berezien eskabide guztiak eta bakoitza, garbi dagoenez, biltzen ez dituen arren, euskal herriaren nahiaren bidezkotasunez sendetsitako adierazpenaren eta herri honen azken aldiko kondairako antzekorik gabeko kondaira-mailako lorpenaren adierazgarri dela.
Estatuto horrek bere idazkian bertan ba ditu, hauek ere herritarrek sendetsita, agian behar izanez gerorako, aldatu ahal izateko beharrezko bideak. Gehiago oraindik, euskal herriak kondairan zehar aditzera eman duen burujabetza-nahi sakonari begirune izatearen eta hori aitortzearen adierazgarri, sendetsitako Estatutoan bertan, horko erabaki gehigarrian, herri horri bere kondairaren indarrez legozkiokeen eskubideei gerorako eusten die, bere nahia une bakoitzean adieraziz eta legeetan esan dadinaren arauera, hura eguneratzeari ez bait dio oraingo autonomia-jaurpidea onartu izanagatik uko egiten.
Dituen erabaki baikorrak eta, lehen-erabaki gehigarriarekin eta Konstituzioko 150.2 atalak eskaintzen dituen aukerekin batera, badaezbadako muga hauek zirela bide ikusi zuen euskal herriak Gemikako Estatutoa bere nahiak arian-arian argitzen joatekobaliozko tresna zela eta horregatik sendetsi zuen gehiengo haundiz.
Beren politikazko helburuak ardiesteko gogorkeriazko bideari jarraitu zitzaizkion zenbait alorrek ere jakin zuten Estatutoa onartu izanaren ondorioz sortutako egoeraren berriaz jabetzen, izuekintza alde batera utzi zuten eta politikagintzan gehiengoz onartutako eremura sartzeko erabakia hartu zuten.
Estatutoa onartu zenetik dagoenekoz zortzi urte igaro ondoren, gaur egun oraindik ba dira, hala ere, bere herriak gehiengo argiz eta behin baino gehiagotan aditzera emandako nahiaren aurka, orain artekoan politikazko eskaintza garbiz eratzerik izan ez dutenaz gainera, izan diren hauteskunde-aldi guztietan beti ere gutxiengoko gertatu diren politikazko aukera-ereduak ezartzeko bide gisa izuekintza erabiltzen dutenak.
Bestetik, bidegabekeriazko eta onartu ezinezko gogorkeriaren erabilpena, setakeria eta itsukeriaren adierazgarririk larriena, herrinahiaren arbuio onartezina eta nor bakoitzaren eskubiderik garrantzitsuenen aurkako eraso izatez gainera, euskal gizartearen gain moral, gizarte, politika eta ekonomia-aldetik ondorio ezin txarragoak pilatzen ari da, alde horiek erabilera hori dela eta funtsean bihurrikatu eta andeatu egiten bait dira.
Gehiago oraindik, politika-indarkeria izenekoa, indarkeria darabiltenek eurek xede dituztela esaten dutenarekikoan horrek izan dezakeen baliagarritasuna dena dela, herriak nahi duen benetako burujabetza ardiesteko alperrikakoa ez ezik, kaltegarria ere izanik, nahi horiek beteta ikusteko oztopo haundi bilikatzen dela garbi ikusl da dagoenekoz demokraziazko erakundez osatutako gure herri honetan.
Eusko Legebiltzarrak, 1985karreneko epailean, egoera jakin baten hartu zuen politikazko helburuak ardiesteko indarkeriakaz baliatzearen aurkako jarrera, honek jokabide horri herritarren nahia egozteko edozein asmoren baliagarritasuna ukatzen ziola.
Gaur atseginez egiaztatu daitekeenez, euskal gizartean gero eta haundiagoa eta biziagoa da behin betiko pakea lortu nahia. Gero eta maizago egiten dira izuekintza uzteko eta sail guztiek, bakoitzari bidezko zaion irizkide ez izateko jarrerari eutsiz, herri honek aurrean dituen arazo larriei konponbide, demokraziazko eta erakunde-mailako bidetatik, arian-arian emateko eskuhartzeko deiak.
Estatuto-bidea gehiengoz aukeratu duen euskal gizartea, ez politikazko gogorkeriak ez eta hori zuritzen edo bidezko egiten dutenen jokabideek ere, duen demokraziazko eta gehiengoz hartutako jarrera baldintzapean jartzeko izan behar ez dutenaz argi eta garbi jabetuta dago; horrela bada, indarkeriaz baliatzen jarraitzeak ez dauka baliozko izaterik ez demokrazia-bidez onartutako burujabetza-maila baino haundiagoa lortu nahi izateko arrazoitarako, ez eta gehiengoaren nahiak erabat betetzearen aurkako trabatarako ere, bi jarrera horiek gizartearen demokraziarekiko ustea zapuzteko izango bait lirateke.
Horrela bada, gizartea normaltzeko eta pakeratzeko bide bakarra herritarren nahiari begirune zorrotza izanezkoa dela sinistuta gaudela, oraindik gogorkeriaz boliatzeari edo hori bidezko egiteari darraiotenei, herritarren nahi horri berari itzal izanez, armak utzi eta erakunde-mailako ekintzapideratu daitezen dei egiten diegu, era horretan euren politikazko ikusmoldeen alde eta demokrazia-bidetik jokatzeko eskubidearen jabe izango dira eta.
Dei hori egin, gure gizarteak aurrean dituen arazoei konponbide emateko izan daitezken bide bakarrak demokraziazko hauek direla garbi ikustetik egiten dugu. Diogunarekikoan, Estatutoa onartu eta garatzetik aurrera gure herrian izan diren zalantzarik gabeko aurrerakadez ere jabetu behar dugu.
Aldi berean, ez estatuto-garakuntzaren neurria, ez eta garakuntza horretako zenbait gai ere, Estatutoa onartu zenean uste izan zutenari egokitu ez zaizkiolako ustea duten euskal gizarteko zenbait sailengan sortzen joan den kezka ere ez daukagu egiaztatu gabe uzterik.
Estatutoa garatzen joanezko zortzi urteotan lortutakoari, are eta gutxiago horiek lortzeko erabali diren demokraziazko bideei, baliorik kentzen ez dien kezka honek, elkarrizketarako eta hitzarmenetarako jarrera politikazko auzien konponbiderako eta Estatutoan jarritako uste onari eusteko bide baliagarriak direnez areagotzeko bultzagarri izan behar du.
Alde honetik, HITZARMEN hau izenpetzen dugun alderdiok, Estatutoaren adierari eta erabilerari gaur ere argi emango dion oinarrian irizkide izanezko eta elkar aditzezko giroan lan egin beharra geure egiten dugu eta, hori , euskal auzi larriari konponbide emateko, Estatutoa baliozko tresna izango zela usten izan zuten guztiek uste on hori areagotu dezaten eta oraindik gelditzen diren arazoak Estatutoan esaten den guztia betez konpondu daitezen.
Horrela bada. azpian izenpetzen dugun alderdiok honako EUSKADI NORMALTZEKO ETA PAKERATZEKO HITZARMEN hau onartzen dugu:
1. Askatasunezko boto-emanketaz aditzera emandako herritarren nahiaren bidezko agintea du funtsezko oinarri lege-bidezko demokrazia-Erresumak. Horren ondorioz, Legebiltzar honek Euskadin erabiltzen den izuekintzaren erabilera gaitzetsi egiten du eta, hori, etikaren aldetik aribide nardagarria izan eta gure herriarentzat alde guztietatik kaltegarriak diren ondorioak dakarzkiona izatez gainera, setakariaren adierazgarririk lazgarriena, herritarren nahiari egiten zaion erdeinurik haundiena eta euskaldunen nahiak betetzeko oztopo haundia delako. Alde horretatik, Legebiltzar honek 1985karreneko epailaren 14ean gogorkeriari buruz ahobatez onartutako Erabakiari betebetean eusten diogu, eta indarkerio erabiltzen dutenak euskal herriaren nahia aditzera emateko bidezko ez direla, eta politika-mailako arazoen itunebideak egiteko duten nahia arbuiatzen dugula behin berriro akio egiten dugu, itunebide horiek herritarren nahiaren legezko ordezkarien artean soilik egin behar dira eta.
2.a. Gernikako Estatutoa da Euskal herritar gehienen nahiaren adierazgarri eta, beraz, bere burujabetza lortzeko aukeratu duen iraskunde-mailako oinarrizko arau da; horregatik, hori norberetzakotzea edo horri men egitea herria behin betiko normaltzeko eta pakeratzeko nahitaezko baldintza gertatzen da.
2.b. Estatutoko gai guztiak eta bakoitza erabat eta leialki osabideratzeak euskal gizarteko auziak arian-arian konponbideratzen joateko baliozko eremu izaten jarraitzen du eta demokraziazko eta pakezko elkarbizitza sendotzeko funtsezko lagungarri izango da; horrela bada, HITZARMEN hau izenpetzen dugun guztiok hori, bere sorburu izan ziren oinarri-irizpideen arauera eta bere berarizkotasunari itzal izanez, bere osoan betebideratzeko hitza ematen dugu. Horretarako, Eusko Legebiltzarreko lraskunde-mailako Batzorde baten bidez, oinarrian elkar ulertuzko giroan, ahalik eta irizkidetasunik haundienez, Estatutoaren erabateko garapenaren zenbaterainokoari buruz Legebiltzarrak duen irizpidea finkatuko da.
2.c. Beren irizpideak gizarte osoari indarkeriaz edo agintekeriaz ezarri nahi dizkiotenena ez, herritar gehienen, bere ordezkarien bidezko nahia da Estatutoa burujabetzarako baliozkoa ala baliorik gabekoa den garai bakoitzean epaitu eta, hala behar izanez gero, Estatutoan bertan eta Konstituzioan ohartemandako ihardunbideez, hura aldatzea eta osabideratzea erabaki behar duena, eta herri hori bera, Konstituzioko Lehenengo Erabaki Gehigarriaren eta Estatutoko Bakarraren arauera, legokiokeen edozein eskubide eskatzeko beti-beti eskubidearen jabe da.
2.d. Naparren euren eta horien erakundeen nahiaren aurka, Nafarroa euskal autonomia-jaurpideetako zati izatea nahi dutenen aurka, beren etorkizunari buruzko erabakia hartzea naparrei soilik dagokiela aldarrikatzen dugu.
Nafarroaren eta Euskal Autonomia-Elkartearen arteko harremanei buruz azaldutako politika-aukera ezberdinak gauzatzeko bidea Konstituzioaren, Gernikako Estatutoaren eta Nafarroako Foru-Jaurpidea Berreskuratzeko eta Hobetzeko Legearen eremuan dago horietan, naparrek horrela erabakitzen badute, berak euskal autonomia-jaurpidean sartu ahal izatea, herri-zerbitzuen eraentzarako eta zerbitzuak egiteko ituneak egin ahal izatea eta elkar-lankidetzarako hitzarmenak egitea ohartemanda dago eta.
Nafarroako Foru-Lurraldearekin harremanak izatea euskal gizarteko sail haundien benetako nahia denez, HITZARMEN hau izenpetzen dugun alderdiok, legeetan agintzen denaren arauera, eta Nafarroako iraskundeekin bat etorriz, harremanak areagotzen eta bi aldetakoen kidetasun eta zuduei erantzun emango dieten tresnak sortzen saiatuko gara.
3. Autonomia-Elkarteko Jaurlaritza da, euskal herriaren ordezkarien benetako laguntza izanez, pakea lortu ahal izateko, indarkeriaren aurka era guztitako politika eta gizarte-mailako ekintzetan aintzindari izan behar duena.
Autonomia-Elkarteko Jaurlaritzaren eta Erresumako Jaurlaritzaren artean, izuekintzari elkar hartuz erasotzeko ekintzapidea sortaraziko duen, eta Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarrak 1987garreneko urriaren 16an hartutako Erabakiarekin bat etorriz, eta Autonomia-Estatutoko 17. atala osabideratuz, gai horretan ardura arian-arian bere gain hartzen joango dela esango deneko behin-betiko hitzarmen iraunkorra gauzatzeari beharrezko eta presa haundiko derizkiogu.
4. Demokraziazko elkarbizitza osatzen duten sortarauak eta bereziki bizitzeko eskubidea behin eta berriz setaz zapaltzearen aurrean, izuekintza-arazoaren aurka giza-eskubideei demokraziazko eta begirunezko konponbidea ematearen aldeko izanez, izuekintza erauzteko, sortarau horiek babesteko eta erasoei aurre hartzeko eta erasolariei oldartzeko izateko moduko polizia-ekintzaren behar eta horren garrantziarekikoan irizkide gara.
5. Eraso gehiago egiteari aurre hartzeko eta horiek egin dituztenak edo oraindik egin ditzaketenak zigorrik gabe geratzea galerazteko xedez, indarkeria erauzteko Jaurlaritzaren eta epai-agintaritza ezberdinen arteko nazioarteko elkarlaguntza ezinbestekoa dela sinistuta gaudela ematen dugu aditzera; elkarlaguntza horrek nazioarteko harremanak araupetzen dituzten sortarauen eta giza-eskubideekiko begirunearen arauerakoa izan beharko bait du.
6. lndarkeriaren erasoen aurka egin beharrekoa den Legezko Erresumaren aldezpena legeei eta orohar giza-eskubideei begirunerik hertsiena izanezkoa izan dadineko ardura izateko hitza ematen dugu, era guztietako indarkeria gaitzesten dugun sendotasun beraz, sortarau horiek zapaldu daitezkeeneko jazoerak ere salatzeko eskubidearen jabetzat bait dauzkagu geure buruak.
7. Demokraziazko eta estatuto-bideak gehiengoz aukeratu ditugunon eta indarkeriaz baliatzeari darraiotenen artean gure gizartean izan den etena, indarkeria utzi izanaren ondorioz, eta beste inola ez, bereoneratuko denez, oraindik horretaz baliatzeari darraiotenei honako dei hau egiten diegu: beren herriko gehiengoaren nahiari arreta eginez, hori politika-ekintzarako tresna gisa erabiltzeari utzi eta, gehiengoz onartutako bideak erabiliz, euskal gizartean askok dituzten nahiei erantzun emateko tresnarik egokienak elkarrekin bilatzeko lanera etorri daitezela.
8. Halaber, legebiltzar-ordezkotzaren jabe izan arren, horri datxezkon eskubide eta betebeharrak egiteratzen ez dituztenei ere dei egiten diegu, gainontzeko politika-indarrak bezalaxe, iraskunde-mailako erantzunbeharrez jabetu daitezen eta euren politikazko ikusmoldeen alde iraskunde horietatik joka dezaten. Alde horretatik, demokrazia bidez aditzera emandako politika-pentsakera guztiak bidezkoak direlako, Legebiltzarra da horiek aldezteko eta, hala behar izanez gero, edozein eskabide legezko antolakuntzan sartzeko eremua.
9. Eusko Legebiltzarrak ahobatez hartutako erabakiei jarraiki, beren pentsakeren alde demokrazia-bidetatik jokatzeko asmoz indarkeria uzteko erabakia hartzen dutenentzako edo erabakia hartua dutenentzako birgizarteratzeko bideei baliozko deritzegu eta horien aldekoak gara; bakoitzean, dena dela, honekikoan gaitasuna duten Erresumako iraskundeek har ditzaten erabakiei men egiten diegula, noski.
10. lndarkeriari elkarrizketa-bidez azkena emateko, horrekikoak egiteko benetako gogoan eta hori sinistarazteko moduko zalantzapiderik gabeko jarreratan oinarrituz, behar bezalako aukerarik izaten bada, Erresumako horretarako gai diren agintarien eta izuekintza bazter uztea erabakitzen dutenen arteko harreman-bideen alde gaude, beti ere politika-mailako gorabeherak herritarren nahiaren ordezkotza dutenen bidez soilik konponbideratu behar direlako utzi ezineko demokraziazko sortarauari begirune izanez, noski.
11. Gure demokraziazko erapidetza indarkeriaren aurka aldezteko gaur egun ez dago berarizko lege-beharrik; horregatik, izuekintzaren aurkako lege bereziak baliogabetzearen eta askatasun, partaidetza eta lege-hurbiltasuneko onarri-irizpideen aldekoak gara.
12. Izuekintza-erasoak jasandakoei eta hauen familikoei laguntzak emateari buruz, Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubideen Batzordeak 1987garreneko maiatzaren 13ko bilkuran aburu-batasunez egindako idazkiaren alde gaudela behin berriro adierazten dugu.
13. Ekonomiaren kinkazko egoeraren larria, horrek ondorioz, eta batipat gazteen artean, lanik eza eta gizarteko sailik behartsuenak bazter geratzea dituela -halako berarizkotasunezko bilakatzen bait da dure kasuan eta, hori , euskal industria-ehunaren nolakoa berezia delako eta gure ekonomia diruezarketak eginez berreskuratzeko oztopo gertatzen den indarkeria-giroa bukaerarik gabea delako-, normaldutako egoera lortzeko egiten ari garen ahaleginari indar ematera dator.
Herri-iraskunde guztiei , ekonomia-larrialdiak gizartean utzitako ondorio larriak gainditzeko eta Euskadiko ekonomia berreskuratzeko beharrezko izan daitezen egoerak sortarazteari herri-alorretik indar emateko beharrezko diren neurri guztiak areagotu ditzaten presa ematen diegu, eta aldi berean, euskal ekonomiaren onerako ezinbestekoa den diruezarketarako uste ona suzpertzeko pake eta normalkuntza-giro egokia sortarazteko hitza ematen dugu.
14. Euskaldun guztiei, bakoitzak banaka eta kide egin daitezeneko herri, sindikaritza, enpresa eta lanbide-elkarteetatik, elkarren arteko eramanpena, elkarrekiko begirunea eta nor bakoitzaren eta guztien askatasuna gizartearen pakezko eta onurazko elkarbizitzarako oinarrizko osagai direnez hartuta, horien alde biziki lan egin dezaten dei egiten diegu. Dei hau berezi-bereziki politika-arduradunei, hezkuntzalariei, mezubideetan dihardutenei egiten diegu eta, hori, gizartearen jokabideetan duten zalantzarik gabeko eraginagatik, gure gizartea pakeratzeko bidean lan haundia egin behar dutelako.
15. Euskal lraskunde guztiei -Batzar Nagusiei, Foru-Diputazioei, Udalei eta gainontzeko herri-iraskundeei- Legebiltzar honen iritzia beretzakotuz, Normaltzeko eta Pakeratzeko HITZARMEN honekin bat egin eta, bakoitzak bere eremuan lan egin dezaten dei egiten diegu.
Horretarako eta gure ordezkarien bidez, iraskunde horietako bakoitzean egingo den hurrengo bilkuran HITZARMEN honekin bat egiteko hitza ematen dugu.
16. HITZARMEN honetan esaten dena Erresumako Jaurlaritzari eta Madrileko hitzarmena 1987garreneko Azaroaren 15ean izenpetu zutenei jakinaraziko zaie.
17 Politika-indar ezberdinen arteko etengabeko elkarrizketari bide emateko, Euskal Herriko gehiengoaren nahia gaur onartzen ez dutenak sartu ahal izateko bideetan gero eta aurrerago egiteko eta HITZARMEN hau betetzearen bermapidetarako, Lehendakariari, herria erabat normaltzeko xedez, aurrerabide honetan aintzindari izaten jarraitzeko eskatzen diogu.
Gasteiz, 1988.eko Urtarrillak 12.
Eta ematen den HITZARMENA-rekin bat datozela egiaztatuz, Ajuria-Enean, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren egoitzan izenpetzen dute.
![]() |